ZER DA KIROLA ETA NATURA?

AEK-ren Praktikatu zerbitzuak bere ohiko eskaintza osatzeko Kirola eta Natura egitasmoa abiatu du. Helburua da Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutzea, eta egun atsegin bat igarotzea natura errespetatzen ikasiz. Natura eta euskarazko kultur eskaintzaren konbinazio hau egiteko, orain arteko esperientzietatik edan dugu: Mendilagunak, Berbabentura eta udako Ibiltariak...   

Irteeretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari, txangoa abiatzean, motxila txiki bat. Halaber, aditu taldeak izango dira beti bidean laguntzeko.