2018 TXANGOAK

OTSAILAK 24: MAIRUELEGORRETA KOBAZULOA
MARTXOAK 24: ITXINAKO ZEHARKALDIA
APIRILAK 21: ZUGAZTIETAN ORIENTAZIOA
MAIATZAK 19: AGUAKE UR-JAUZIA
EKAINAK 03: PAGOETA ORIENTAZIOA
EKAINAK 16: URDAIBAI


OTSAILAK 24: MAIRUELEGORRETA KOBAZULOA
>> MURUTIK KOBAZULORA IBILALDIA ETA BISITA
>> IGOR ARZUAGAREN KONTZERTU AKUSTIKOA KOBAZULOAN


>IZENA EMAN
 
(izena emateko azken eguna, otsailak 22) 

Irteeraren zehaztapenak:
Goizeko 09:30ean Muruko harrobietako parkingetik abiatuko gara. 45 minutu inguru izango ditugu haitzuloraino. Bertan ordu luzetxoko ibilbidea egingo dugu eta ostean bide beretik itzuliko gara. Bukatu, 13:30ean.


Norentzat: 
6 urte gorakoentzat eta familientzat
Distantzia:
6,2 joan-etorria + 2 km harpean
Desnibela: 400 m
Trak-a: wikiloc.com
Beharrezkoak:
  • Argia, nahitaezkoa  
  • Kaskoa, komenigarria (bizikletarena, adibidez)
  • Ura eta mendiko botak
  • Aldatzeko arropa
Hamaiketakoa: komeni da eramatea


MARTXOAK 24:  ITXINAKO ZEHARKALDIA
>> PAGOMAKURRETIK IRTEN ETA ATXULARRETIK SARTUKO GARA
>> PAGOZ PAGO, BERTSOZ BERTSO, ZEHARKALDIA BERTSOLARIEKIN


Irteeraren zehaztapenak:
09:00-14:00 bitartean izango da.  Ibilbide zirkularra. Itxinako hainbat txoko eder eta ezkutu ezagutuko ditugu. Kontuan izan inguru harritsua dela eta ibiltzeko deserosoa.

Bertsolariek, bertsoz bertso, girotuko dute zeharkaldi osoa
Norentzat:
mendian ibiltzera ohituta daudenentzat
Distantzia:
11 km
Desnibela: 450 m
Trak-a: wikiloc.com
Beharrezkoak:
  • Ura eta mendiko botak
  • Argi frontala
Hamaiketakoa: komeni da eramatea


APIRILAK 21: ZUGAZTIETAN ORIENTAZIOA
>> OINARRIZKO ORIENTAZIO-ARAUEN IKASTAROA

Irteeraren zehaztapenak:
10:00etan, Zugaztietako aparkalekuan geratuko gara.
Oinarrizko arauak emango dituzte orientazio-ibilbidea egiteko;  gero probak  jarriko dira.
Guztira, iraupena 2 ordukoa izango da

Norentzat:

  • Edonorentzat
  • Familientzako egokitua
Distantzia: 6 km (orientazioan)
Desnibela: 300 m
Beharrezkoak:
  • Iparrorratza
  • Ura eta mendiko botak
Hamaiketakoa: komeni da eramatea



MAIATZAK 19: AGUAKE UR-JAUZIA
>> ARROILA-JAITSIERA
>> KOPURUA MUGATUA DA


Irteeraren zehaztapenak:
Arroila-jaitsiera dibertigarria, hasteko oso aproposa. Gidek rappelatzen irakatsiko digute, 3 rappel izango baitira. Leku zoragarria.
* Igerian jakin beharra dago

Norentzat: 
10 urte gorakoentzat
Distantzia:
  4 km (arroila-hasierara joan eta ibai-arrotik itzuli)
Desnibela: 80 m
Beharrezkoak:
  • Bainujantzia
  • Uretako zapatak
  • Eskuoihala
    Hamaiketakoa: komeni da



    EKAINAK 3: PAGOETAN ORIENTAZIOA
    >> OINARRIZKO ORIENTAZIO-ARAUEN IKASTAROA
    >> AGORREGI BURDINOLARA BISITALDIA


    Irteeraren zehaztapenak:
    10.00etan saio teoriko labur bat, GOT orientazio-taldekoen eskutik edo Euskal Raid Espainiako txapeldunen eskutik. Hori bukatzean bakoitzak bere ibilbidea egingo du. 12etan Agorregi burdinola bisitatzera joango gara. 500 m-ra dago.


    Prezioa:
    • Burdinolaren kostea: 3 euro pertsonako (gutxienekoa 75€) + 1 mapa

    Norentzat: edonorentzat
    Distantzia:

    Horia—— 1,3 km (familia eta umeentzat) 10 baliza
    Laranja2,7 km (gazte eta heldu hasi berrientzat) 15 baliza
    Gorria—— 3,5 km (orientazio-kirola ezagutzen dutenentzat) 18 baliza
    Desnibela: 300 m
    WEB: gotorientazioa.org
    Beharrezkoak:
    • Iparrorratza
    • Ura eta mendiko botak
    Hamaiketakoa: komeni da



    EKAINAK 16: URDAIBAI
    >> URDAIBAI EZAGUTZEKO KAYAK-ZEHARKALDIA
    >> URDAIBAI BIRD CENTER-ERA BISITALDIA


    Irteeraren zehaztapenak:
    Kortezubitik Laidara edo alderantzizko zeharkaldia egingo dugu itsas marearen arabera. Gida euskaldunak izango ditugu bertako informazioa emateko eta piraguetan ibiltzen irakasteko.
    Bukaeran, Bird-Center bisitatu egingo dugu.

    Prezioa:
    • Kayak-zeharkaldia: nagusiek 27 € umeek 19 €
    • Bird-Center: nagusiek 5 € umeek 2 €

    Norentzat:
    edonorentzat
    Distantzia:
    4 km
    Desnibela: 0m
    Trak-a: wikiloc.com
    Beharrezkoak:
      • eskuoihala 
      • bainujantzia
      • txankletak (lotuta doazenak)
      Hamaiketakoa: komeni da