2020/02/20

ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEA

Zorionak, Jon Luja!
Altubeko baso eta ur-jauzien argazki-lehiaketako irabazlea.
Sari ederra jasoko du: 100 euroko Elkarren Opari Txartela eta Praktikaturen material-sorta.
Mila esker, halaber, parte-hartzaile guztioi.


                   Argazki finalistak










2020/02/18

ZUMAIAKO GEOPARKEA

 Izena emateko azken eguna, martxoak 11
(Plaza kopurua mugatua da, izen-ematea lehenago itxi daiteke)

>IZENA EMATEKO bete fitxa hau

NORENTZAT:
  • Edonorentzat
DISTANTZIA eta IRAUPENA
  • 8,5 km
  • 3 ordu gutxi-asko
KOMENI DA ERAMATEA
  • Ura eta hamaiketakoa
  • Oinetako erosoak
 ZEHAZTAPENAK:
  • 09:30ean Itxaspe kanpinaren kanpoko aparkalekuan geldituko gara


>KIROLA ETA NATURAREN ARGAZKIAK


OHARRA

Antolakuntza ez da arduratuko gerta litezkeen istripu edo lesioez. Parte-hartzaile bakoitza bere buruaren arduradun izango da ibilbideak irauten duen bitartean. Horrela, ezbeharren bat gertatu edo kalte-ordainen bat beharko balitz, antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik izango.

Izen-ematearekin batera parte-hartzaileak baimena ematen dio antolakuntzari bere partaidetzaren irudiak erabiltzeko eta hedatzeko (irratia, prentsa, bideoa, argazkia, internet, kartelak, hedabideak, etab.) eta merkataritza-eta publizitate-ustiapenari buruzko eskubide guztiak lagatzen dizkiola diru-konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik gabe.