2018/03/09

ITXINAKO ZEHARKALDIA Martxoaren 24an



>> PAGOMAKURRETIK IRTEN ETA ATXULARRETIK SARTUKO GARA
>> PAGOZ PAGO, BERTSOZ BERTSO, ZEHARKALDIA BERTSOLARIEKIN


Irteeraren zehaztapenak:
09:00-14:00 bitartean izango da.  Ibilbide zirkularra. Itxinako hainbat txoko eder eta ezkutu ezagutuko ditugu. Kontuan izan inguru harritsua dela eta ibiltzeko deserosoa.

Bertsolariek, bertsoz bertso, girotuko dute zeharkaldi osoa.
Norentzat:
mendian ibiltzera ohituta daudenentzat
Distantzia:
11 km
Desnibela: 450 m
Trak-a: wikiloc.com
Beharrezkoak:
  • Ura eta mendiko botak
  • Argi frontala
Hamaiketakoa: komeni da eramatea.