COVID19ak sortutako egoeraren ondorioz, KIROLA eta NATURA egitasmoak eskaintza berezia izango du datorren urtean. Bitartean, iragarritako ekintza guztiak bertan behera utzi ditugu. Ondo izan
Azken egunotan, COVID19aren zabalkundea eteteko, ekintza asko bertan behera utzi dira. Igandean Zumaiako Geoparkera antolatuta zegoen txangora herri askotako lagunok izena emanda zeneukaten, tartean adin guztietako jendea eta haur asko. Hori dela eta, txangoa bertan behera uztea erabaki dugu, prebentzio gisa.