ZER DA KIROLA ETA NATURA?

AEK-ren Praktikatu zerbitzuak bere ohiko eskaintza osatzeko Kirola eta Natura egitasmoa abiatu du. Helburua da Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutzea, eta egun atsegin bat igarotzea natura errespetatzen ikasiz. Natura eta euskarazko kultur eskaintzaren konbinazio hau egiteko, orain arteko esperientzietatik edan dugu: Mendilagunak, Berbabentura eta Ibiltariak...   

Irteeretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.
Aditu taldeak izango dira beti bidean laguntzeko.